XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zipotza (kortxoa) presion sartzerakoan, zipriztinak botaz, kortxoa sagardoaren kontra gelditzen da, haizeentzako tokirik utzi gabe.

Zipotza, kortxoz egindakoa izaten da.

Ona den ikusteko, aizto batez, zati bat ebaki eta ikusten zaio barrua nolakoa den.

Zipotzaren mamiak, itxia, biguna, betea, zulo gabekoa behar du izan.

Askotan, parafinaz estalia saltzen dute, kalidade kaskarrak gordetzeko.

Botilak, txanpan izenekoak, estimatuagoak dira.

Batetik, kristal lodigokoak direlako, eta bestetik, muturra konoan dutelako, goi-goiko aldea hestuagoa delarik.

Honela, sagardoak eduki lezaken presioari, fuertego eutsiko diote.

Beste laurdeneko botilek ardoaren koartillokoek, muturreko konoa aldrebeskoa dute, edo gehienez zilindro formakoa, eta hauek, sagardoarentzat, ez dira besteak bezain ondo tajutzen.

Botiletan sartutako sagardoari, berdin zaio etzanda edo zutik egotea, baina tokia izanez geroz behintzat, zutik dauden botilak, edaterakoan, beste itxura bat izaten dute.

Batez ere, azpian geldi zezakeen zikinak, arretu gabe, botila dena serbitu litekelako.

Jende askok, botilak etzanda pilatzen ditu ardoarenak bezala kortxoa bustia mantenduaz, hobeto itxia egongo dela uste duelako.

Baina zipotz on batek, sagardoak botilan iraun behar duen baino gehiago irauten du.

Edozeinetara, askotan behintzat, etzanda pilatzen dira, toki gutxian botila asko jarri daitezkelako.

Beste kapitulora pasa baino lehen, aipa dezagun laburki, zipotziriak edo enkortxadoreak nolakoak diren.

Bizi nai izeneko batzuk, denbora askoan iraun dute, eta gaur ere, edozein etxetan aurki daitezke.

Brontzezko gaiaz egindako tresna txikiak dira.

Egurrezkoak ere ba dira.

Bai batzuk, eta besteak brontze edo egurrezkoak, alegia, egurrezko mazoz botiletan sartzen dira.

Hamaika bider ikusten ziren, jo-ta-ke, sagardotegietan, honelako tresnaz lanean.

Aldian behin botila bat edo beste puskatuaz, honela enkortxatzen ziren lehengo botilak.

Gero, beste tresna ederragoak eta haundiagoak asmatu zituzten, eta gaur behintzat, sagardotegi guzietan eta etxe askotan, enbotilatzeko honelako tresna berriak ba direla, esan dezakegu.

Palanka edo kirten baten bidez, zipotzak, kolpe batean, erraz eta azkar sartzen dituztenak.